Udal aurrekontuen proposamena: Plan Estrategikoa ardatz

Datorren abenduaren 20ko Udal Batzan onartua izateko aurkeztuko den 2012rako Udal aurrekontuak Plan Estrategikoa izango du oinarri. Urte honetan abian jarriko den proiektu zabal honi Udalak berebiziko garrantzia aitortzen dio, eta horrek isla izango du aurrekontuetan.

Plan Estrategikoa: 165.000 €

Honi lotuta, Udal Planean azaltzen den bezala, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berplanteatu behar da 2012an.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra: 54.000 €

Bestalde, Herri Biziaren bidean, kultura mailan, hezkuntzarako baliabideetan, ingurumenean eta euskararen normalizazioan inbertsio garrantzitsuak aurreikusten dira, abian diren hainbat obra garrantzitsu bukatzeaz gain. Hona hemen proposatzen diren diru partidak:

Kultura: 80.000 €

Ikastetxeetarako baliabideeak 408.500 €

Bioaniztasun eta energia plangintza estrategikoak: 100.000 €

Beraungo igerilekuak: 1.100.000 €

Bidearen bidean ekiteko, herritarren partehartzea sustatzeko aurrekontua proposatzen da.

Partehartzea: 40.000 €

Horrekin batera, egoera ekonomiko gogorreko garai honetan, eta Udal Planean ezarritako bideei erantzunez, Gastu Soziala azpimarratuko da, orain artekoa mantenduta, eta goranzko joerarekin.

Udal Aurrekontuekin lotuta, 2012-2015erako Finantza Plan Ekonomikoa ere prestatu dute.
Abenduaren 16an aurkeztuko dira bi proposamenen xehetasunak herritarrekin egingo den bilkuran, 18:30etik aurrera, Reina Aretoan. Julen Mendoza alkatea eta zinegotziak izango dira bertan, eta herritar eta eragileei partehartzeko deia egin diete.

Udal Aurrekontuaren proposamena eta Finantza Plan Ekonomikoa hemen dituzue ikusgai.