Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaren balantzea, bihar

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Plan estrategikoa 2011-12-22 | 0

Bihar aurkeztuko du Udal gobernuak legegintzaldi honetako lehen seihilekoan egindako lanaren balantzea. Julen Mendoza alkateak adierazi duenez, ohitura izango da, kudeaketaren gardentasunaren bidean, Udal gobernuak egindako lanaren errepasoa eta balantzea publikoki egitea.

Aurrerapen gisa, Mendozak azaldu du azpimarratzekoa dela “minorian dagoen gobernu bat izanda,  Udal gobernuak eta oposizioak jakin izan dugula erabaki estrategikoetan erantzukizunez jokatzen”. Horrela, Udal aurrekontuak eta Ordenantza fiskalak atera dira aurrera.

Gainera, Udal Plana osatu da eta Errenteria 2025 Plan Estrategikoa abiatzea erabaki da. Horrekin batera, Errenteriako alkateak azpimarratu du “politika egiteko modu berria” jarri dela martxan. “Auzo batzarretan 1500 errenteriarrek hartu dute parte, eta Herri Bizia Udal Planaren aurkezpenean kolore guztietako 350 herritar eta eragile elkartu ziren”.

Xehetasunak eta balantzea bere osotasunean, bihar jakin ahal izango dira.

No comments yet.

Utzi erantzuna