Erabaki estrategikoak, akordioak eta partehartzea seihileko lanaren ardatz

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Partehartzea | Plan estrategikoa 2011-12-23 | 0

Gaur goizean egindako prentsa agerraldian, Udal gobernuak Legegintzaldi honetako lehen seihilekoaren lanaren balantzea aurkeztu du. Hona hemen aurkeztu diren puntu garrantzitsuenak:

“Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaz Udal Gobernuak egiten duen balantzea

Sarrera:

Udal Gobernutik ohikoa bihurtu nahi dugu herritarrei gure lanaren balantzeak eta errepasoak helaraztea. Horregatik deitu zaituztegu agerraldi honetara, egiten ari garenaren berri herritarrei gardentasunez emateko.

Adierazle orokorrak:

– Minorian gobernatzen ari den gobernu taldea izanda, gainontzeko alderdiekin elkarrizketa eta akordioetarako gaitasuna. Era berean, oposizioko alderdiek erakutsitako jarrera ona.

– Erabaki estrategikoak hartzeko gaitasuna. Horrekin lotuta, gobernatzeko ahalmena.

– Politika egiteko modu berri baten lehen pausuak eman ditugu: gardentasuna, partehartzea eta gertutasuna ardatz izango dituen kudeaketa eredurantz abiatu gara.

Neurri, erabaki eta bide asko hartu dira. Hauek azpimarratu nahi genituzke:

– Gastu politikoaren murrizketa, legegintzaldiko lehen Udal batzarrean aho batez onartu zena. Guztira, %30 jaitsi da gastu politikoa.Horrek, urtean 217.000 € aurreztuko dizkio Errenteria herriari, eta legegintzaldi osoan 1.000.000 € guztira.

– Auzo Batzarrak. 1500 errenteriarrek hartu dute parte irailean abiatu genituen auzo batzarretan. Batzar hauei esker Errenteriako erradiografia zehatza dugu herritarren beraien ahotik. Bilera hauetako ondorio zuzen gisa, hainbat neurri hartu dira auzoetan. Horietako neurri txiki asko bizilagunen eskakizunak dira, aspalditik datozenak. Horien berri urtarrilaren 16tik aurrera emango du Udalak, egun horretan egingo baita prozesu honen azken bilkura.

– Bilkurak egin dira enpresariekin, dendariekin eta kirol elkarteekin. Bilkura hauek komunikazio kanal iraunkor izateko bokazioa dute.

–  Herri Bizia Udal Plana egin eta aurkeztu. Abenduaren 3an, herriko 350 bizilagun eta eragileren aurrean Merkatuzarren aurkeztu genuen Udal Planean gure jardunaren lau ildo nagusiak zehaztu ditugu: Etorkizunaren Bidean, Biziberritze Ekonomikoaren Bidean, Herri Biziaren Bidean eta Bidearen Bidean. herribizia.errenteria.eus web orrialdea ere aurkeztu dugu.

Errenteria 2025 Plan Estrategikoa abian jartzeko erabakia.

– 2012rako Udal Aurrekontuak onartzea. Aurkako botorik gabe atera dira aurrekontuak. Azpimarratzekoa da urtea bukatu baino lehen onartu direla aurrekontuok.

– Ordenantza Fiskalak aurkeztu eta onartu dira.

– Ingurumenean, gure espazioak babesteko neurriak hartu dira.

– Mugikortasunaren astea: Udaltzainak bizikletan ibili dira.

– Administrazioa egoera berrira egokitzeko urratsak eman dira.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Euskararen Erabilera Plana onartu dira.

– Berdintasun departamentuaren sorrera.

– Hainbat lan egin dira, horien artean:

– Olibeteko Parkinga eta Panierrekakoa asfaltatu dira.

– Basanoagako igogailuaren obrak hasi dira.

– Gabonetako argiak aldatu dira.”

No comments yet.

Utzi erantzuna