Don Boscon tekonologia arloan sormena saritzeko hiru lehiaketa antolatu dituzte

Don Bosco Lanbide Heziketa Zentroak sormen teknologikoa saritzeko hiru lehiaketa antolatu ditu DBHeko, Batxilergoko eta Heziketa Zikloko ikasleek “eremu zientifiko-teknologikoaren barruan duten izpiritu sortzailea eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko” helburuarekin. Hauexek dira txapelketa modalitateak:

– IdeiOn Bosco:  Idei teknologiko eta zientifiko berriak aurkeztu daitzeke lehiaketa honetara. Garaile bakarra egongo da eta bere saria 500 euro izango dira.

– DB Bots:  Robot lasterkarien arteko abiadura txapelketa batetan datza. Norberak sortutako robotak lehen postuan geratzen bada, 250 euroko saria jasoko du. Bigarrenarentzat 100 euroko saria dago eta DBH eta batxilergoko robot onenarentzako beste 150 euro.

– ProiekTON BOSCO: Proiektu teknologikoak lehiatuko dira modalitate honetan. Hiru sari egongo dira kategoria akademiko bakoitzeko (DBH, Batxilergoa eta Goi eta erdi mailetako Heziketa Zikloetako ikasleak) 500, 300 eta 200 eurokoak.

Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean, ikasketa publiko edo pribatuak daramatzan pertsona orok hartu dezake parte.

Oinarriak eta aurkezpen datak bere osotasunean Don Bosco zentroaren webgunean daude ikusgai.