Herrien Astean izandako kurduek Errenteriako alkatearekin elkarrizketa argitaratu dute

Kurduak Ekialde Hurbileko herririk zaharrenetarikoa diren arren, ez daukate euren estatu propiorik. Bere lurraldea, Kurdistan, lau estaturen menpe dago: Turkia, Irak, Iran eta Siria.

Gaur egun 40 milioi kurdu bizi dira herrialde ezberdinetan sakabanatuta, baina ez dute ahaztu nondik datoz eta bere erresistentzia aipatutako estatuen kontra ez da inoiz eten nahiz eta zapalkuntza bortitza jasan duten.

Mikelazulo kultur elkarteak pasa den azaroan antolatutako XVI. Herrien Astean emakume kurdu talde batek parte hartu zuen bere herriak bizi duen egoera azaltzeko eta Emakume Kurduen Bakerako Bulegoaren egitasmoaren inguruan mintzatzeko. Afari kurdu bat prestatu zuten ere Txintxarri elkartean bere jaki tradizonalekin.

Errenterian zeudela aprobetxatuz Julen Mendoza alkateari elkarrizketa bat egin zioten. Kurdu askok Euskal Herriaren egoera politikoa gertutik jarraitzen dute eta autodeterminazioa bilatzen duten euskal mugimenduekin identifikatuta sentitzen dira.