Errenteria Musikaleko piano jole gazteen trebetasuna saritu dute Andoaingo VII Piano Jaialdian

Errenteria Musikaleko piano jole gazteen trebetasuna saritu dute aurreko asteburuan burututako Andoaingo VII Piano Jaialdian, SEIASLE Elkartea eta Andoaingo Udalak antolatuta.

Jaialdiak hiru maila ditu piano bakarlaria kategorian eta beste hiru maila pianoa lau eskuetara modalitatean, eta bertan parte hartu dezakete 18 urte azpiko piano jole guztiak.

Aurten 887 piano jole aurkeztu dira eta horietatik 13 Errenteria Musikaleko ikasleak izan dira, Alycia Parra irakaselaren prestakuntzapean eta emaitza hauekin:

Urrezko Domina eta Aipamen Berezia:  Irati Uria.

Urrezko Domina:  Iker Goñi, Asier Karrera, Iker Martin, Iñaki Otaegi, Ibon Otaegi eta Olaia Matxain.

Zilarrezko Domina:  Rocio Benjumea, Alba Iglesias, Ane Suso, Elene Beitia, Ane Matas eta Lorea Gomez.

Ikasle guztiei eta beraien irakasleari: Zorionak!