Aldundiak ehizaren debekua indarrean jarraitzen duela gogorarazi du

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du hotz bolada dela eta, ehiza mota guztien debekuak indarrean jarraitzen duela.

Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamenduak astelehenean aztertuko du martxan jarritako protokoloarekin jarraitu duen ala bertan behera utziko duen, eguraldiaren bilakaeraren arabera.

Errenteriako Udala orain dela astebete hasi zen Aldundiak ezarritako debekua bermatzeko neurriak jartzen. Udalak herritarren laguntza eskatu du eta ezkutuko ehiza salatzeko bi telefono badaudela gogorarazi du: 943-00.04.20, Aldundiko basozainen zerbitzuarena, eta 943-34.43.43, Udaltzaingoarena.