Errenteriako langabetuek bere dekalogoa aurkeztu eta enkartelada bat egin dute Kutxabank-en kontra

Errenteriako langabetuen asambladak kontzentrazio bat burutu du gaur Herriko Enparantzan, astelehenero bezala, bere eskakizunak biltzen dituen dekalogoa aurkezteko eta, ondoren, enkartelada bat egin dute Kutxabank-en kontra krisiaren ondorioz bere etxeak ordaindu ez ditzazketen pertsonen kaleratzeak errefuxatzeko.

Biteri kaleko Kutxaren aurrean kontzentrazioa eta ankartelada burutzen ari zirela Ertzaintzaren dozena erdi agente bertaratu dira eta bi langabetu identifikatu dituzte.

Identifikatuetako batek, Markos, ez zuen bere amorrua ezkutzaten: “legearen arabera, kontzentrazio bat egiteagatik identifikatu behar garela diote, baina legeak ere esaten du etxe duin bat eta lana edukitzeko eskubidea dugula, beraz lege batzuk bakarrik betetzen dira”.

Identifikazioak isunak jartzeko erabiliko dituztela pentsatzen dute langabetuek eta hauen beldur diren arren, “bagoaz, baina itzuliko gara” ohiukatu dute kontzentrazioa desegin baino lehen.

Dekalogoa

Dekalogoa agente sozialei, alderdi politikoei eta beste hainbat erakunderi aurkeztuko dietela azaldu dute langabetuek. Bertan azaltzen dutenez, laguntza sozialik ez dituzte nahi, lan merkatua berpiztu eta, hau gertatzeke dagoen bitartean, langabetuek 1.100 euroko diru-laguntza minimoa jaso ahal izatea baizik.

Horretaz gain, dekalogoan Eusko Jaurlaritzak emplegu erregulaziorako espediente gehiago ez onartzea eskatzen dute, enpresa euskaldunen deslokalizazioaren aurkako neurriak martxan jartzea, lanpostu publikoen murrizketa ekiditea eta baita Lanbide enplegu bilaketarako agente aktibo bat izatea ere.

Modu berean, dohako heziketa publikoa kalitatezkoa izatea nahi dutela adierazi duten eta diru laguntzei buruzko informazio egokia eskuragarri izatea eta laguntza hauek hilabete baten buruan jasotzeko aukera bermatzea eskatu dute.

Beste puntu batzuek honako gaiei heltzen diote: dohako txartel bat lana bilatzeko beharrezkoak diren garraioak ordaintzeko; kultura eta kirol zerbitzuetan zentzuzko deskontuak; etxebizitza duinak jasotzen den soldataren %25aren baino gutxiagoko kostuarekin eta jendarteak arlo produktiboen gaineko erabaki ahalmena berreskuratzea banku eta erakunde finantzarien menpe ez egoteko.

Asanbladaren antolatzileek eskainitako datuen arabera, Errenterian 2.745 pertsona daude langabeziaren erregistroetan (1.355 gizon eta 1.390 emakume), ia herriko populazioaren %14a.