Oarsoaldeko gazteek SMS lehiaketaren 6. edizioan parte hartzeko epea ireki da

SMS lehiaketaren 6. edizioa jada abian jarri da Oarsoaldeko Euskara Batzordearen eskutik, eta bertan parte hartu nahi duenak, otsailaren 9tik martxoaren 9ra bitarteko epea izango du zabalik. Parte-hartzaileek honi loturiko mezu bat idatzi beharko dute SMS bidez: zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer jartzea gustatuko litzaizuke?

Nahi adina mezu bidali ditzakete parte-hartzaileek, SMS bidez 660 387 044 telefonora (mezuaren prezioa gutxi gora-behera 0,15€), sms@oarsoaldea.net posta elektronikora edo www.oarsoarrak.net –era. Mezuak euskaraz idatzi behar dira eta gehienez 30 karaktere edo joaldi izango dituzte.

Asier Mujika Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak azaldu duenez, eskualdeko DBH-4ko ikasleek aukeratuko dute SMS irabazlea eta saria, Oarsoaldeko dendetan gastatzeko 300€-ko erosketa txartela izango da. Martxoaren 30ean egingo den prentsa agerraldian jakinaraziko da zein den SMS irabazlea eta bertan egingo da sari-ematea.

Lerro hauen bidez, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako 18 urtetik beherako gazte guztiak.