Etorkinentzat prestatutako euskara ikastaro laburrean izena emateko epea zabalik da

Udaleko Euskara Departamentuak  euskara ikastaro laburra antolatu du herriko etorkinentzat, AISA ikastaroa, HABEren eta Eusko Jaurlaritzaren  laguntzarekin. Ikastaroa 16 urtetik gorako etorkinentzat antolatu da; bereziki, etorri berrientzat eta euskararekin orain arte harreman gutxi izan dutenentzat.

Irune Balentziagak, euskara batzordeburuak, AISA ikastaroaren helburua etorkinei euskal kultura ezagutzen hasteko bidea eskaintzea dela adierazi du. Euskarazko oinarrizko kontu batzuk ikasiz. Ikastaroan eguneroko bizitzan baliagarriak diren gauzak ikasiko dituzte: agurrak, zenbakiak eta oinarrizko hitz eta adierazpideak hainbat gairi buruz: familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola…

60 ordukoa Ikastaroa  hau Xenpelar AEK euskaltegiak emango du,  eta bina orduko hiru saio izango dira astean. Ikastaroa apirilean hasiko da eta Ikastaroan parte hartu nahi dutenek Udaleko Euskara Departamentuak  eman behar dute izena, martxoaren  16a baino lehen. Horretarako, 943  44 9613 telefonora deitu behar dute.

Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da.