Inauterietako makillaje eta maskara tailerrak haurrentzako Merkatuzarren

Inauteriako makillaje tailer ireki bat antolatu zuten atzo Merkatuzarren haurrei zuzenduta, inauterietako programazio kulturalaren barnean.

Ehun haur baino gehiago bildu dira bere gurasoez lagunduta eta, aurpegiak margotzeaz gain, eskainitako joko ezberdinetan parte hartu dute.

Arratsaldean beste 85 haur azaldu ziren Merkatuzarren antolatutako maskara tailer batetara.

Lehen aldia da horrelako ekimenak burutzen dituztela inauterietan eta oso harrera ona izan dutela azaldu zuten antolatzaileek.