Errenteriako zinegotzi eta teknikariek parte harzeari buruzko tailerrak positibotzat jo dituzte

Errenteriako udal teknikari eta alderdi guztietako zinegotziak Elhuyar erakundeak antolatzen dituen parte hartze tailerren azken saioan izan eta gero asteazkenean ekimen honen balorazio positiboa egin dute.

Partaidea guztiak pozik agertu dira, giro ona azpimarratu dute eta ekimen hau zabaldu eta errepikatzeko desira adierazi dute. Askok elkarren artean ezagutzeko aukera aparta izateaz gain, bizitako giroa eta elkarlana normalizazio politikoaren adierazgarri dela uste dute.

Lau saio izan dira guztira eta alderdi guztiak bertaratu diren arren, asteazkenean PPko ordezkaria ezin izan zen azaldu.

Tailer hauek Elhuyar erakundeak antolatzen ditu eta udal politikari zein teknikarien arteko elkarlana sustatzea du helburu, udal kudeaketan parte-hartzearen inguruan dituzten ikusmolde eta proposamenak partekatzeko espazio bat sortaraziz.