Pontikako lurzoruetako kutsaduraren garbiketari ekingo dio Udalak

Errenteriako Ingurumen zinegotziak, Jose Manuel Ferradas, Udaletxeak Pontikako ibarreko lurzoruen kutsadura garbitzeko aurreikusten dituen ekimenen berri eman du. Gaur egun lurperatuta eta degradatuta dagoen Masti ubidearen zaharberritzea da Udalaren helburua. Ekimen hau udal ingurumen politikaren lehentasunetara batzen da, bioaniztasunaren kontserbazioan, energia berriztagarriak, jasankortasuna, herritarren parte hartzean edota hondakinen sorreraren prebentzioan kokatzen direnak.

Zinegotziaren arabera, proiektu berri hay martxan jartzeko, beharrezko eskaintza publiko prozesu bat ireki ondoren,  kontratu bat sinatu da otsailaren hasieran Ondoan S. Coop. S.L. enpresarekin 34.000 eurogatik. Lur zoruaren azterketa egiteko denbora 4 hilabeteetan estimatzen da eta beraun burutzeko Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza bat eman du ere. Azterketa hauen barnean tokiko miaketa historiko bat izango da eta baita ingurune fisikoaren ikerketa bat, lagin-estrategia bat plangintza analitiko batekin, emaitzen baloraketa eta arriskuen analisi bat ere.

Ferradasek gogora ekarri du 1858 urtean espazio honetan Lucas Gamon eta Arizmendi Hnos. enpresek ehungintzarekin eta larruaren tratamenduarekin zerikusia zuten lanak egin zituztela, hurrenez hurren. Geroago, 1889 urtean Fabril Lanera enpresak ehungintza lanak burutu zituen bertan ere, 1975ean jarduera ekonomiko hau amaitu zen arte. Metalaren arloko GECOTOR enpresak ere bere jarduerak padura izandako zonaldean burutu zituen.

Jatorri industrialeko kutsaduraren inguruko lagin-estrategiari dagokionez zinegotziak esan du hamarkada miaketa egingo direla, bost metroko sakonera ingurukoak. Honen barne lurraren, hondakinen eta lurrazpiko zein azaleko uren analisiak egingo dira (Masti edo Pekin ubideak).  Azaldu duenez, posible litzateke kutsakorrak diren materialak detektatzea, metal astunak, zianuroak, olio mineralak edota kloratutako disolbatzaileak, esate baterako.

Ferradasek azaldu duenez, “lortutako emaitzen arabera, kutsaduraren maila legeak baimentzen dituen mugak gainditzen baditu, Udalak ikerketa bat burutuko du eta, ondoren, Pontikako ibarraren kutsaduraren garbiketa integralari ekingo dio”. “Udalak eman beharreko pauso guztieti buruzko informazioa emango die Pontikako bizilagun elkarteari, Ingurumeneko aholku kontseiluari eta erakunde ekologistei”, gaineratu du.