Egoera fisikoa baloratzeko zerbitzu berria jarri dute martxan Fanderiako polikiroldegian

Martxoan Fanderiako Kiroldegiko instalazioetan zerbitzu berri bat jarri da martxan, hain zuzen ebaluazio antropometrikoa eta egoera fisikoaren ebaluazioa egitea. Zerbitzu hori beren egoera fisikoa zein den jakin nahi duten kirolari guztiei zuzendua dago.

Hasierako ebaluazio bat egin ondoren (gorputzaren IMC masa indizearen kalkulua, tentsioa eta bihotz taupaden frekuentzia,…) hainbat test egingo dira, erresistentzia, indarra eta malgutasuna ezagutzeko.

Datu horiek oinarri hartuta, entrenamenduaren planifikazioa egingo da erabiltzaileen egoera pixkanaka hobetzen joateko asmoz eta kirolari bakoitzarentzat markatutako helburuak lortzeko, instalazioko teknikarien aholkularitza erabilita. Aipatu ebaluazio eta balorazioa hilean behin egingo da.

Zerbitzu berri hori nahi duten pertsona guztien eskura egongo da, Fanderiako udal kirol instalazioetan, martxoaren 5etik aurrera, eta martxoaren 5ean eta 15ean doakoa izango da “abonu orokorra” duten guztientzat.

Informazio gehiago behar izanez gero, Fanderiako Kiroldegiko harrerara jo daiteke (Tfnoa.: 943.34.44.23).