Igandeko Txakurkrosa ikustera doazen garraioen sarbidea mugatuko dute ingurumena babesteko

Errenteriako Udaltzaingoak igandean herrian burutuko den Txakurkrosa dela eta martxan jarriko dituen neurriak jakinarazi ditu. Hauen artean, proba ikustera doazen garraioen sarbidea mugatuko dutela iragarri dute ingurumena babesteko helburuarekin.

Neurri hau hartzeko erabakia proba honek eduki duen hazkundea eta partaide zein ikusle kopuruaren igoeraren ondorio da, guzti honek eragin handia baituelako Aiako Harria Parke Naturalaren barnean kokatuta dagoen ingurunean. Horregatik, iragazketa lanak egingo dira Listorretako Barrengoloiako sarreran eta korrikalari parte hartzaileen garraioak soilik utziko dituzte pasatzen baimen berezi batekin. Probaren antolakuntzaileek burutuko dute kontrol lan hau eta behar bezala identifikatuta joango dira horretarako.

Ibilbidea 11:00tan abiatuko da Idoia jatetxetik (Susperregi) eta Malbazar bordara doan bidea hartuko dute korrikalariek. Gero Ezpalaurrinerantz abiatuko dira eta, puntu hua gainditu ondoren, ezkerrera biratuko dute Igantziko larrera. Behin hau pasata, Aldura baserra izango da helburua, eta hemendik ezkerrera joko dute berriz ere Malbazarreko goialderantz, hasierako bide beretik baina jaitsiz oraingoan Idoia jatetxeko helmuga arte. Ibilbide guztiak, itzuli bakarrekoa, 7,5 kilometro dauzka, denak mendi-bideetatik.

Bestalde, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 2009 eta 2010 urteetan hainbat lapurreta gertatu ziren proba burutzen zen bitartean Susperregi baserri zaharraren sarbidean aparkatuta zeuden kotxeen artean. Horrexegatik, udaltzainek zainketa lanak egingo dituzte prebentzio gisa.

Probari buruzko informazio gehiago nahi baduzute, hemen dituzute esteka pare bat antolatzaileen webguneetara:

www.txakurkrosaoarsoaldean.jimdo.net

http://txakurkrosa.blogspot.com/2009/03/errenteriako-2-txakurkrosa-2-canicros.html