Fanderiako komun publikoak ireki dituzte jasandako erasoengatik konponduak izan eta gero

Fanderiako polikiroldegiko izkinean kokatutako komun publikoak,  bidegorriaren ondoan, berriz ere ireki dituzte gaur 1.800 euroko kostua izan duen konponketa baten ostean. Errenteriako Hirigintza arloak komun hauen konponketari ekin zioen eraso bandalikoen ondorioz hauek jasaten zituzten “etengabeko kalteen” bistan.

Konponketak, arlo honen datuen arabera, 1.800 euroko kostua izan du. Luisma Rodriguez Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, “ahalegin ekonomiko hau beharrezkoa izan da ibiltariek zerbitzu hau baldintza egokietan erabiltzeko aukera izan dezaten”. Honen harira, komunak zentzuz erabiltzeko eskatu du erasoak errepikatu ez daitezen.

Komunen mantenimendua Serviocio enpresaren ardura izango da, Kirol Patronatuaren mendekoa. Eraso berriak sahiesteko, zerbitzu hau goizeko 09:00tatik gaueko 21:00etara irekita egogo da soilik eta gauez itxita geratuko da.