Errenteriako auzo batzarren prozesuak aurrera jarraitzen du

Auzo batzarretako prozesu parte hartzaileak aurrera jarraitzen du Errenterian. Auzo ezberdinetako ordezkaritzak Udalarekin bildu ziren atzo Merkatuzarren herrian beharrezkoak diren egitasmoak proposatu eta adosteko.

Bileran,  besteak beste, bizilagunek herriko azpiegituren mantenimenduarekin zerikusia duten aferen inguruan hitz egin zuten Luisma Díez Hirigintzako zinegotziarekin. Txakurren gorotzen arazoari buruz eztabaidatu zen ere.

Udala auzo elkarte guztiekin bilerak eduki eta gero pasa den urteko azken hilabeteetan, bihilabetero batzarrak burutuko dituztela adostu zuten bizilagunek, herrian ikusten dituzten beharrak modu zuzenean Udalari helarazteko eta udal kudeaketa modu parte hartzaile batetan burutzeko helburuarekin.

Parte hartze prozesu honi buruz herritarrek egiten duten balorazioari buruz Herri Bizian jakin dezakezute gehiago.