Pasaiako Kaiako Autoritatea: Aldundia eta udalek maila eta sakontasuna duten alegazioak aurkeztu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaia, Errenteria edo Lezoko udalek Pasaiako Kanpo Kaiaren Azpiegituren Gida Planaren Ingurumen-Jasankortasun Txosten berraztertuari aurrean aurkeztutako alegazioak “maila eta sakontasuna” dutela onartu du Lucio Hernando Pasaiako Kaiako Autoritatearen presidenteak, eta gauza bera iritzi du Greenpeace, Oceana edo Pasaiako Kaia Forua erakunde ekologisten alegazioen inguruan.
Informe hau, ISA espainierazko akronimoaz ezaguna, Azaroan argitaratu zen eta orain dela gutxi amaitu da alegazioak aurkezteko epea. Alegazio hauek Autoritateak urte honetan burututako lehen administraritza kontseiluan aztertu zituzten, hainbat hedabidek jaso dutenez. Bilkura honetan alegazioei erantzuna emateko metodologia ere zehaztu zuten. Behin-betiko erantzunok kontseiluaren hurrengo sesioan onartuko dituzte, ekainean.

Julen Mendoza Errenteriako alkateak aurkeztutako alegazioetan zehazten zenez, txostenean ez da ebaluazio egokia egin, beste alternatiba batzuk izanik ez direla nahikoa landu, ez direla egiaztatu interes publikoa duten beste kontsiderazio batzuk, pertsonen osasuna edo segurtasun publikoa, esate baterako. Halaber, kontsideratzen du Udal hirigintza eskumenak ere urratu egin direla.

Alegazioak-Alegaciones