Kirol nutrizioari buruzko hitzaldia, ostiralean

Martxoaren 30ean 18,00etan Galtzarabordako Udal Kiroldegian hitzaldi bat izango da kirol nutrizioari buruz, udal kirol instalazioetan abonatuak dauden guztiei bideratua.

Hitzaldia Serviocio SL enpresaren kirol teknikaria den Ehki Gómez de Segurak emango du. Serviocio SL Fanderia eta Galtzarabordako udal kirol instalazioetako enpresa adjudikazio-hartzailea da.

Aurreikusita dago hitzaldiak 45 minutuko iraupena izatea, eta bertan elikagaiei eta horien ezaugarriei buruzko alderdi guztiak landuko dira. Horretaz gain, kirolariek elikadura nola planifikatu eta zaindu behar duten ere adieraziko da.

Hitzaldi horretara joan ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Galtzarbodako Kiroldegiko harreran eta Fanderiako Igerilekuko harreran.