Milaka lagunek bat egin dute grebaren aldeko manifestaldiekin Errenterian

Milaka lagunek bat egin zuten atzo sindikatu eta eragile sozialek Errenterian grebaren alde deitutako mobilizazioekin.

Manifestaldi nagusia milaka pertsonek osatu zuten. Herriko Plazatik abiatu ziren arratsaldeko 19:00tan, Zumardia zeharkatu zuten, ondoren Iztietako auzotik pasa ziren eta Biteri kaletik hasiera puntura bueltatu ziren.

Sindikatu, Oarsoaldeko langabeen, feminista eta gazteen erakundeen ordezkariek grebaren balorazio positiboa egin zuten.  Oarsoaldean grebak oso jarraipen handia izan duela azpimarratu zuten ere.

Ekitaldia txaloz eta Internazionala eta Eusko Gudariak kantatuz amaitu zuen jendeak.