San Marko Egunean postuak jarri nahi dituztenek eskaria egin dezakete

Urtero bezala, datorren apirilaren 29an San Marko mendia jaialdi baten eszenatoki izango da bere patroi santuaren eguna ospatzeko eta, horregatik, bertan postuak edo txosnak jarri nahi dituztenentzako eskakizun epea zabaldu du Errenteriako Udalak apirilaren 18a arte.

Jaialdi hau mendiko gotorlekuan eta honen inguruetan ospatzen da eta jende ugari biltzen du, jai-giro alai bat sortuz.

Giro on honen sortzaileen parte dira urtero San Markon jartzen diren postu eta txosnak, bai taloak, gaztainak, edariak edo bestelakoak eskaintzeko bertaratutakoei.

Postuak jartzeko interesa duen orok eskakizuna Errenteriako Udaletxeko Erregistroan aurkeztu behar du apirilaren 18a arte.