Madalenak 2012: Jai Batzordea antolatzeko deialdia

Errenteriako Udaletik ahalik eta jai herrikoi eta parte-hartzaileenak bultzatu nahi ditugu. Horregatik, herriko talde eta parte hartu nahi duten pertsona guztiekin Jai Batzordea osatu nahi dugu, eta, herriko eragile eta talde guztiei dei egiten diegu bertan parte hartzera.

Jai Batzordea Madalenak 2012ren inguruko erabaki garrantzitsuenak hartzeko gunea izango da, herritarren ekimenak eta proposamenak plazaratzeko lekua ere.

Nolako Madalenak izan nahi ditugu? Zer behar dugu horretarako? Zer egingo dugu? Denon artean herriko jaiak aurrera ateratzeko unea da!

Hiru bilkura egitea proposatzen dugu:

 

– Apirilaren 27an, ostiralarekin, 17:30ean Xenpelar Etxean.

– Maiatzaren 18an, ostiralarekin, 17:30ean Xenpelar Etxean.

– Maiatzaren 25ean, ostiralarekin, 17:30ean Xenpelar Etxean.