Asiar liztorrak harrapatzeko tranpak jarriko ditu Udalak

Luisma Diez Udal mantenuko zinegotziak jakinarazi du Udalak Asiar Liztorrak harrapatzeko tranpak jarriko dituela herriko hainbat parke eta lorategitan. Udaletik jakinarazi dutenez, Frantziatik Euskal Herrira etorritako liztor hau “oso erasokor eta arriskutsua da bertako erleentzat”. Horregatik, “eragiten dituen kalteak ahalik eta murritzen izan daitezen, urte sasoi honetan ahalik eta erregina gehien hartzea komeni da, etorkizunean ahalik eta kabi gutxien egin ditzaten”. Aldi berean, jarriko diren tranpetan harrapa daitezkeen listorren kopurua eta honi lotutako informazioa Gipuzkoako erlezain elkartera eta bestelako instituzioetara igorriko dute, ondorioak atera eta behar
diren neurriak iker ditzaten . Honekin batera, Luisma Diezek dei egiten die errenteriarrei “udaberri-udaran zuhaitzetan ikusi ditzazkeen kabien kokaguneen berri udalari ematera”.