Altxu kalea, Irakaskuntzaren kalitatea eta Isaac Palencia zinegotzi berria Udalbatzarrean

Normalean astearteetan egiten bada ere, ostegunarekin izango da apirileko Udalbatzarra. Honela, 18:30ean hasiko da eta bederatzi puntu izango ditu, tartean Altxu kalearen izendapena, Irakaskuntzaren kalitatearen inguruan Errenteriako Ezkerrak aurkeztuko duen mozioa eta Juan Carlos Merinoren ordezko izango den Isaac Palenciaren izendapena. Hemen duzue gai-ordenaren dokumentua ikusgai. Ohiko moduan, Herribiziak jarraipen zabala eskainiko dio Udalbatzarrari.