“Alabatxo” keinu bidezko ikuskizun saritua eskainiko dute bihar Kulturgunean

Marie de Jongh euskal konpainiak “Alabatxo-Querida hija” lana eskainiko du bihar Errenteria Hiria Kulturgunean. Lan horrek alabaren jaiotza ilusio handiz espero duen bikote baten bizitza kontatzen du. Gogorarazi behar da konpainiak honek aurten Gijonen egin zen “Feria Europea de Teatro para Niños y Niñas” Ferian sari gorena eskuratu zuen, Haurrentzako Emankizun Onenari ematen zaion saria, hain zuzen ere.

Alabatxo ikuskizuna keinu bidezko antzerkiaren baitan kokatu beharko genuke, keinu eta musikan oinarritutako antzerkian, alegia. Laida haurdun dago. Martin senarra eta biak pozez zoratu beharrean daude. Zoriona erabatekoa litzateke baldin eta arazo nabarmen eta ageriko bat izango ez balute: eurekin, etxe berean, Laidaren aita bizi da, Tomas zaharra, gizon ozpindu eta erretxindua. Halako batean baina, gauzak erabat aldatuko dira.

Antzerkigintza eta zuzendaritza: Jokin Oregi
Antzezleak: Ana Meabe, Javier Renobales, Jose Ramon Soroiz
Diseinu artistikoa: Jose Ibarrola

Ostirala 27
18:00
Errenteria Hiria Kulturgunea
SARRERAK: 3€
Aldez aurreko salmenta (ekitaldiaren astean):
Astearte, ostegun eta ostiraletan: 18:00 – 20:00
Asteazkenetan: 11:00 – 13:00
Emanaldiaren egunean: saioa hasi baino
ordubete lehenago.