Kabia Espazio Kreaktiboaren muntai lanak hasi dira

Kabia Espazio Kreaktiboak datorren ostiralean ekingo dio bere ibilbide sortzaileari eta, horretarako, jadanik hasi dira topaleku honen egoitz izango den egitura arkitektonikoaren muntai lanak Pontika auzoko Barandiaran Plazan.

Orain arte hainbat bilera burutu dira, herritar guztiei irekiak izan direnak, prozesu berritzaile eta parte hartzaile honen markoan herritarrek eman nahi dituzten pausoak zehazteko.

Guztira 100 lagun inguru bildu dira azken egunetan hurrengo arloetan proposamenak adosteko: Normalizazio politikoa, Teknologia, Kultura eta sormena eta Hirigintza.

Giza harremanak gaiari buruzko taldea maiatzaren 12an bilduko da Merkatuzarren goizeko 10:00etan.

Kabia Espazio Kreaktiboari buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.