Belaunaldien arteko jaialdia ospatuko da Errenterian maiatzaren 19an

Errenteriako erretiratuen elkarteek, Udal Gizarte Zerbitzuak Sailarekin elkarlanean, maiatzaren 19rako (larunbata) belaunaldien arteko jaia antolatu dute.

Jai horren helburua da elkarte guztietako bazkide eta beren senitartekoen arteko elkargunea izatea, batez ere biloben kasuan.

Eguraldi ona eginez gero, jaia San Markoko zelaian egingo da, eta eguraldi txarra eginez gero, berriz, gotorlekuaren goiko solairura eramango da.

Programa honako hau da:

11:00: Ongi etorria parte-hartzaileei

11:30: helduentzako jokoen zirkuituari hasiera emango zaio

12:00: Gazteentzako jokoak hasiko dira

16:00: Tute txapelketa

17:00: Dantzaldiaren hasiera

18:00: Sariak banatzea jokoen irabazleei

19:00: Jaiaren amaiera

Autobusez joan nahi duten pertsonek beren elkartean eman dezakete izena maiatzaren 14 arte. Autobus zerbitzuak 3 euro balio du.