Mikel Odriozola Errusian da 50 kilometroko ibilketan mundu kopa irabazten saiatzeko

Kategoria gabe 2012-05-10 | 0

Mikel Odriozola atleta errenteriarra Errusian da igandean ospatuko den 50 kilometroko ibilketa kategoriako mundu txapelketan parte hartzeko prest. Errenteriako Klub Atletikoko (CAR) kide hau sei alditan izan da Espainiako txapeldun kirol mota honetan.

Igandeko probarako prestakuntza bere kirol ibilbidean “zailenetarikoa” izan dela aitortu du Odriozolak, izan ere, hainbat traba gainditu behar izan ditu azken hilabeteotan, belarriko infekzio bat eta anginak pairatu baititu.

Eguraldia txarra izan denez, Benicassimen entrenatu du azken hilabetean. Bertan energiaz bete da eta “pozik” bueltatu da.

Estatutik 5 kirolari joango izango dira Errusiako frogan eta horietatik hiru klasifikatuko dira Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartzeko. Odriozolak sailkapena lortzea “gogorra izango dela” badaki, baina oso baikor egertzen da: “konfidantza handia daukat nere buruan”.

Saransk-en izango dira jokoak, Moskutik 600 kilometrotara dagoen hiria. Goizeko 10:30tan izan da proba, Euskal Herriko ordua.

ARGAZKIA: www.mikelodriozola.com

No comments yet.

Utzi erantzuna