Plastika eskoletako tailerretan Errenteriako ikasleek egindako lanak ikusgai

Plastikako eskola tailerretatik antolatzen diren jarduera programaren barruan eta ikasturte amaierako jarduera gisa, ikasturte osoan zehar Errenteriako ikastetxeetako ikasleek egindako lanen erakusketa antolatu da.

Jarduera horretan Beraun Berri, Cristobal de Gamón, Koldo Mitxelena, Langaitz, Orereta, San José Gurutzetako alabak eta Telleri ikastetxeetan oinarrizko hezkuntzaren 5. eta 6. mailan ikasten ari diren 550 haur inguruk parte hartuko dute.

Tailer horietan ikasleek plastikaren inguruko teknika eta baliabideak eta tresna eta materialak erabiltzen ikasteaz gain, egiten dituzten lanen bitartez sormena garatzeko aukera dute.

Bisita gidatuez gain, erakusketa maiatzaren 17 arte bisitatu daiteke, 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, Merkatuzarren, José Luis Caso Aretoan.