Kabia Espazio Kreaktiboa martxan da

Kabia Espazio Kreaktiboaren ibilbide berritzaile eta sortzailea abian da. Pontikako Barandiaran Plazan, herritarren parte-hartzea sustatu eta etorkizuneko Errenteriaren oinarriak ezartzeko asmoa duen espazio hau inauguratu zuten atzo.

Ekitaldian herritarrak izan ziren protagonistak. Sentsibilitate politiko ezberdinetako 250 pertsona inguruk hartu dute parte Kabia Espazio Kreaktiboaren hastapenetan.

Kupula formako egituraren diseinatzaileak izan diren arkitektura kolektiboen ordezkariek hitz egin zuten lehendabizi. Kabia proiektua, parte-hartzerako eta sormenerako topaleku izanik, herrian errotuko den egitasmoa izango dela eta etorkizunera beste hainbat herietan martxan jarriko den ekimena izango dela esan zuten.

Kabia Espazio Kreaktiboaren webgunea

Kultura eta Teknologia Berriak lantaldeetako ordezkariek orain arte egindako lanei buruz mintzatu ziren. Tekonologia taldekoek Kabiaren plataforma elektronikoa abian jarri dutela jakinarazi zuten, kabia.errenteria.net webgunean ikusi dezakezutena aurkezpen bideo txiki batekin batera.

Nahi duen orok erabiltzaile bat sortu dezake webgune honetan proiektu ezberdinetan bere ekarpenak egiteko. Agenda bat sortuko dutela adierazi zuten ere. Talde honen helburu nagusia teknologiaren alderdi “soziala” lantzea izango dela azaldu zuten, gizartearen eraldaketa sustatzeko tresna bezala, hain zuzen ere. Guifi.net sarea edo software librea gai nagusitzat izango duten hitzaldi eta tailerrak antolatzeko asmoa badutela iragarri zuten ere.

Kultura lantaldeko ordezkariak, bere aldetik, hainbat kontzertu antolatzeko proposamenak izan direla azaldu du, eta baita inprobisatutako saioak burutzeko. Nahi duen guztiak hartu dezake parte emanaldi hauetan. Gainera, ideia berritzaileak lantzen ari direla azaldu zuen, bertsolaritza inprobisatutako musikarekin nahasteko emanaldiak, adibidez.

Freskagarriak eta pintxoak izan ziren ekitaldira azaldu zirenentzako, giro apart batetan dastatu ahal izan zituztenak.

Gaur gauean, 23:00tan, Olatu talka ekimen kulturalaren markoan, kontzertuak izango dira Kabian: Ke+da eta Odio talde mitikoak.

Argazkia: Hitza