Errenteria kulturaz blai!

Errenteria kulturaz gainezka ikusi dezakezute Olatu Talkari buruzko bideo honetan. Herriko Plazan ekimen honetan parte hartu duten talde guztiak elkartu ziren eta ikuskizun parerik gabea eskaini zuten J.Uruñuela musikariaren “Euskal Musikaren Gorespena” lagun hartuta.

Lehenago, Xabier Olaskoaga Plazatik abiatu ziren Amulleta Danborrak, Lagunak Txaranga, Ereintza, Iraultza eta Errenteria Musikal Dantza taldeak, Dultzaineroak, Trikitilariak, Txistulariak, Muxikoak (Beti Prest taldea) eta Zozongo Batukada.

Talde guzti hauek herriko puntu ezberdinetan eskaini zintuzten emanaldiak. Horrela, Alaberga, Niessen eta Matxaingo errotondak, Esmalteria Plaza, Lekuzarra, Xenpelar Kutur Etxea, Franciso Gascue eta Zumardi txiki eta Biteri txiki eszenatoki bilakatu ziren errenteriarren gozamenerako.

Aldi berean, herriko hainbat gunetan beste kontzertu batzuk burutu zituzten beste hainbat taldek.

Odio eta Ke+da Kabian

Gauean Errenteriako bi talde mitikoen txanda izan zen: Odio eta Ke+da taldeek Kabia Espazio Kreaktiboan ehunka pertsona bildu zituzten punk rock urtetsu eta zuzena entzuteko.

Olatu talkan parte hartu duten taldeak:

Amulletako Danborrak, Andra Mari Abesbatza, EMTE, Ereintza Dantza Taldea, Errenteriako Musika Kultur Elkartea, Errenteria Musikal (Udal Musika-Dantza Eskola), Dultzaineroak, Trikitilariak, Txistulariak, Iraultza Dantza Taldea, Lagunak Txaranga, Landarbaso Abesbatza, Muxikoak (Beti Prest), Txalapartariak, Xanti eta Maialen Erraldoiak eta Buruhandiak, Xenpelar Bertso Eskola, Zozongo batukada.