“Una Jornada Particular” antzezlan ezaguna Errenterian ikusteko sarrerak salgai

Asko izan dira 1977 urteaz geroztik Una giornata particolare filmean oinarrituta egin diren antzezlanak. Filme honen gidoia Maurizio Conztanzo, Ruggero Maccari eta Ettore Scolak idatzi zuten eta azken honek zuzendu. Sophia Loren izan zen produkzio arrakastatsu honen protagonista, garaiko beste hainbat aktore ezagunekin batera.

Oraingoan La Pavana konpainia valentziarraren eskutik ikusi ahal izango dugu antzezlan hau Errenteria Hiria Kulturgunean. Bi izaki umilen arteko elkartze baten istorio hunkigarria kontatzen du obrak, gerora banantze bilakatuko dena, Mussolini diktadorearen erregimen faxistaren biktimak.

Antzezlan honek heltzen duen gaiaren garrantzia dela eta, bere antolakuntzan Udal Kultura Sailarekin batera, EHGAM mugimendua aritu da. Modu berean, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilua, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Amalatz taldea eta Garaipen Elkartearen kolaborazioa jaso da.

Sarrerak

Errenteria Hiria Kulturgunearen ordutegiak sarrerak aldez aurretik erosi ahal izateko (ekitaldiaren astean) lehiatilak astearte, ostegun eta ostiraletan 18:00tatik 20:00tara egongo dira zabalik eta asteazkenetan 11:00tatik 13:00tara. Emanaldiaren egunean saioa hasi baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira plazak geratzen badira.

DATA

Maiatzak 20

ORDUA

19:00

LEKUA

Errenteria Hiria Kulturgunea

Sarrerak / Entradas:

9 € sarrera orokorra

7 € gazte txartela eta 65 urtetik gora

 HIZKUNTZA

Gazteleraz

Antolatzaileak

Udala – Kultura Saila, EHGAM

Laguntzaileak

Errenteriako Berdintasunerako Kontseilua, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Amalatz, Garaipen Elkartea

BESTELAKO INFORMAZIOA

Egileak: Ettore Scola, Ruggero Maccari, Gigliola Fantoni

Bertsioa: Rodolf Sirera

Zuzendaria: Rafael Calatayud

Antzezleak: Rafael Calatayud, Victoria Salvador, Laura Useleti / Pilar Matas

Ikus-entzunezkoan ondorengoaren lankidetza berezia: Juli Canto, Lucrecia Cervelló y Hector Juezas

Haurrak: Lucas Klee, Laia Hernández, Teo Urbiola y Massad Kassab