Madalenak 2012 antolatzeko jai-batzordearen bigarren bilera ostiralean izango da

Aurtengo Madalenen antolakuntza ahalik eta partehartzaileen izateko helburuarekin, Udalak jai-batzordearen bigarren bilerarako deialdia zabaldu du. Bilkura hau maiatzaren 18an izango da, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Xenpelar Etxean. Gure herriko jaiak antolatzeko interesa duten talde eta herritar guztiak deituta daude.

Jai Batzordearen lana Madalenetan diru hori non eta zertan erabilikoi den erabakitzea izango da, bai diru-laguntzeei dagokienean, bai udalaren beraren kopuruari dagokienean, horrela Madalenak 2012ren egitaraua eratuz.

Aurreko bileran, apirilaren 27an burutua, Irune Balentziaga Kultura zinegotziak iazko jaien balantze ekonomikoa azaldu zien herritarrei. Dirua bi norabidetan erabiltzen da: batetik, udalak berak Madalenak antolatzeko duen dirua, eta bestetik herriko taldeei dagokiena, diru-laguntzetan.

Balentziagak jakinarazi zuenez, aurten, lehenengorako 121.000 € eta bigarrenerako 43.000 € izango dira. Zinegotziak azpimarratu zuen ez dela murrizketarik izan diru-laguntzen atalean. “Herritarren eskuetan utziko dugu erabakia, eta udala beste eragile bat baino ez da izango”, azaldu zuen.

Ostiralean, batzordean parte hartzen dutenek proposamen zehatzak ekarri beharko dituzte. Jai-batzordearen azken bilkura maiatzaren 25ean izango da, 17:30ean Xenpelar Etxean.

Aurreko bilkuran parte hartu duten eragile eta taldeen zerrenda:

Atlas, Koldo Mitxelena Ikastetxea, Beti Prest dantza taldea, Telleri, Amulleta, Eureka dantza taldea, Aitzbitarteko lagunak, Niessen Elkartea, Gaiteroak, Nexus konpartsa, Zintzilik Irratia, E.M.T.E., Txosna Batzordea, Batasuna Elkartea, Bi-Errota, San Huberto ehiza eta arrantza elkartea, Txepetxa, Maria de Lezo Gunea, Concha Rociera, Euskal Gunea (AEK, Lau Haizetara, Euskal Herrian Euskaraz), Landare Elkartea, Txintxarri, Xenpelar Bertso Eskola.

DATA

Maiatzak 18 de mayo

ORDUA

17:30

LEKUA

Xenpelar Etxea