Errenteriako elkarteek Madalenetako omendua proposatzeko aukera dute

Errenteriako elkarteek Madalenetan pertsonai edo elkarte bat omentzeko proposamen arrazoitua aurkezteko aukera dute. Proposamena Udaletxeko erregistroan aurkeztu behar da eta hori egiteko epea datorren astelehenean, 21an, amaitzen da.

Omenduak intsignia bat jasoko du uztailaren 22an, Madalena egunean alegia. Herriko jaiei hasiera emango dien txupinazoa jaurtitzeko ohorea izango du ere omendutako pertsonak edo erakundeak, eta Udalak jaietan antolatutako ekitaldi instituzionaletan ere leku berezi bat izango du gordea, bertaratu nahi izanez gero.

Informazio gehiago jasotzeko proposamenek bete behar dituzten baldintzen inguruan, Kultura Saileko telefonora deitu dezakezute: 943449634

Madalena parte-hartzeileak

Bestalde, aurtengo Madalenen antolakuntza ahalik eta partehartzaileen izateko helburuarekin, Udalak jai-batzordearen bigarren bilera deitu zuen gaur arratsaldeko 17:30ean Xenpelar Etxean. Gure herriko jaiak antolatzeko interesa duten talde eta herritar guztiak deituta daude.