Kulturgunean ‘Ilargiaren bi aldeak’ haurrentzako antzerkia eskainiko dute

Errenteria Hiria Kulturguneak, familiartera zuzendutako programazioaren barruan, adin guztietako ikusleentzat antzerki bat antolatu du ostiralerako: Ilargiaren bi aldeak, Hika Teatroa konpainiaren eskutik.

Sinopsia

Ilargiaren alde bakoitzean bizitzak ezberdin taupatzen du. Gaztetxo bat, gerretara jolastuz dibertitzen da; beste gaztetxo batek, aldiz, jolas egiten du gerraz ahaztu ahal izateko.

Antzerkia, dantza eta zirkoa biltzen dituen ikuskizuna, irudi erakargarriak, erritmo eta egoera inguratzaileak, bereziki 7 urte baino gehiago duten umeei zuzendua, bi protagonistekin identifikatuko direnak.

Emanaldia euskaraz izango da.

Sarrerak

Errenteria Hiria Kulturgunearen ordutegiak sarrerak aldez aurretik erosi ahal izateko (ekitaldiaren astean) lehiatilak astearte, ostegun eta ostiralean 18:00tatik 20:00tara egongo dira zabalik eta asteazkenean 11:00tatik 13:00tara. Emanaldiaren egunean saioa hasi baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira.


DATA 

Maiatzak 25

ORDUA

18:00

LEKUA

Errenteria Hiria Kulturgunea

 Sarrerak 

3 €

Testuak

Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga

 Antzerkigintza eta zuzendaritza

Agurtzane Intxaurraga

 Aktore-dantzariak 

Miren Gaztañaga, Amaia Pascual

 Aktore-akrobata

Maider Yabar

 Antolatzailea

Udala – Kultura Saila

Laguntzen du

Gipuzkoako Foru Aldundia