Madalenak 2012 antolatzen diharduen Jai Batzorderako bilkura deialdia egin du Udalak

Ostiral honetan, hilak 25, 17:30ean izango da Xenpelar Etxean Madalenetako Jai Batzordearen hirugarren eta azken bilkura. Errenteriako Udalak dei egiten die herriko elkarte eta, oro har, eragile guztiei, bilkura honetan parte hartzera, bertan erabaki garrantzitsuak hartuko direlako. Besteak beste:

Madalenetarako udalak kudeatzen duen diruaren erabilera, kaleen dekorazioa, uztailaren 21erako Jai Batzordearen bazkariaren proposamena, Zezen plaza, su artifizialak, programako ekimenen jarraipena eta beste hainbat.

Udalak gogorarazten du erabaki horiek guztiak Jai Batzordeko kideen eskuetan geratuko direla. Orain arteko bi bilkuretan 40 elkartek hartu dute parte.