Jai Batzordeak erabaki du: aldaketa dator Madalenetera

Hiru bilkura eta hainbat eztabaida eta iritzi-sorta elkarbanatu eta gero, Jai Batzordea iritsi da Madalenetarako erabakia adostera. Horren arabera, erabaki da:

– Uztailaren 21ean, herri bazkaria antolatzea Kabia Espazio Kreaktiboan. Bazkariaren ondoren, herriko taldeak elkarrekin txupinazora joatea.

– Soka-muturra egitea uztailaren 23an eta 24an.

– Musika kontzertu entzutetsua antolatzea.

– Kale-animazioa eta berbenak bultzatzea (guztira lau emanaldi).

– Txupinazoa zuzenean ematea etxe guztietarako eta Zumardian  pantaila erraldoia jartzea hura jarraitzeko.

– Su Artifizialak egitea.

– Haurrentzako gune bat sortzea.

– Fanfarreak eta txarangak antolatzea (12 emanaldi)

– Kaleko dekorazioan inbertsio bat egitea.

– Musika Plazan hip-hop dantzarako gune bat jartzea.

– Muxikoak antolatzea.

Kanpoan geratu dira proposatu diren ekimen batzuk: tartean Zezen Plaza.

Ekimen hauen guztien aurrekontua 53.200 € -koa da. Madalenek sortzen dituzten gainerako “ezinbesteko” gastuak gehituta (96.000 €), 149.200 €-ko aurrekontua kudeatuko da. Aurrekontu honi herriko elkarteek jasotzen duten diru laguntza (43.000 €) gehitu behar zaio. Madalenetarako aurrekontu osoa, beraz, 192.200 €-koa da.

Madalenen Jai Batzordearen prozesu osoan herriko 43 elkartek hartu dute parte. Hemendik aurrera,lan taldeak osatu dituzte ekimenok aurrera eramateko, eta madalenetako ekimenen jarraipena egiteko talde bat sortuko dute, festek irauten duten bitartean, 24 orduz lanean ariko dena.