Laikotasunari buruzko adierazpen instituzionala bozkatuko dute biharko udalbatzarrean

Hona bihar Errenteriako Udaletxean, arratsaldeko 18:30ean, izango den udalbatzarraren gai-ordena:

GAI-ORDENA

1. Udalbatzak 2012ko otsailaren 28an eta 2012ko martxoaren 27an eginiko ohiko osoko bilkurei dagozkien akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada.

2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (304 zk.tik 402 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-delegatuenak (588 zk.tik 776 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.

3. Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeko partaideek 2010eko maiatzaren 10ean eginiko idazkiaren berri ematea, hainbat partaide Patronatu eta batzordeetan aldaketak egingo dituztela adieraziz.

4. Proposamena: Errenteriako Udalak eta Fiare Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatzea, kreditu-kooperatiba bat (banku etikoa) sortzeko.

5. Proposamena: Alkatetzak 2012-05-14an emaniko dekretuaren bigarren atalaren berrespena, Udal honetako lanpostu-zerrenda aldatzeko.

6. Proposamena: 2012. urterako Udal Kirol Patronatuaren lanpostu zerrenda aldatzeko.

7. Proposamena: Europako Gutunari emakumeek eta gizonek tokian tokiko bizimoduan izan behar duten berdintasunerako atxikitzeko eta bertan jasotzen dena betetzeko.

8. BILDU eta EZKER ANITZAren “laikotasunari buruzko adierazpen instituzionala: urrats bat gehiago gizarte demokratiko bateranzko”.

9. EGUZKIK aurkeztu eta BILDU eta Errenteriako Ezkerrak sinatutako mozioa, Garoñaren itxiera eskatzeko.

10. Mozioa, Socialistas Vascos – Euskal Sozialistak udal taldeak Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralari (PIGRUG) buruz aurkezturikoa.

11. Galdera-eskariak.