Beira Artistikoaren I. Jardunaldiak Errenterian izango dira datorren astean

Beira Artistikoaren I. Jardunaldiak Errenteriako Merkatuzar gunean ospatuko dira ekainaren 4tik 10era. Beira topaketa hauen helburua beiraren eskulangintza zabaltzea eta sustatzea da, bai ea hura erabiltzea ere, ez bakarrik apaingarri gisa, praktikan ere bai, materialaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Hala azaldu dute gaur eskainitako prentsaurreko batean Errenteriako Udaletxean Artiola artisau elkarteko kideek, ekimen hau bultzatzen dutenak, Irune Balentziaga Kultura zinegotziarekin.

Helburu horrekin, doako lau ekintza proposatu dira:

  • Zati teorikoa: beiraren inguruko bideo emanaldia izango da.
  • Zati praktikoa: behean zehaztutako tekniken tailer praktikoak garatuko dira.
  • Beiraren nazioarteko erakusketa: gida eta azalpenekin.
  • Proiektua beirazko obra bat landu eta osatuko da taldean: Errenteriako Merkatuzar udal zentroan utziko da, modu iraunkorrean.

Landuko diren beiraren gaineko teknika artistikoak: putz egitea, fussing-a, termoformatua, casting moldezko beira galdaketa, beira harriz lantzea, hondarrez grabatzea, biera gaineko pintura (Artista gonbidatua: Jose Luis Alonso), beruneztatzea (Artista gonbidatua: Mikel Delika).

Jardunaldietan parte hartzea eta erakusketa ikustea doakoa da.

Datak: Ekainaren 4tik 10era

Lekua: Merkatuzar Kulturgunea.

Eragilea: Artiola – Artisautzaron Gunea.

Laguntzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Fundació Fran Laurel, La Catedral CSP.

Antolatzaileak: Argia Badago, harri (d) ura.

 Egitaraua

Artisten lana. Goizez, 11:00 – 14:00

  • Astelehena, ekainaren 4: Lana hartu montatu. Erakusketa.
  • Asteartea, ekainaren 5: Zenbait artistak beira gainean lan egingo dute.
  • Asteazkena, ekainaren 6: Zenbait artistak beira gainean lan egingo dute.
  • Osteguna, ekainaren 7: Zenbait artistak beira gainean lan egingo dute.
  • Ostirala, ekainaren 8: Zenbait artistak beira gainean lan egingo dute.
  • Larunbata, ekainaren 9: Tailerren erakustaldia. Erakusketa. Proiekzioak.
  • Igandea, ekainaren 10: Beiran “in situ” egindako lanaren muntaia Merkatuzarraren beirae gainean.

Jardunaldiak. Arratsaldez 17:00 – 20:00

  • Astelehena, ekainaren 4: Muntatu erakusketa. Jardunaldiak hasiko dira.
  • Asteartea, ekainaren 5: Tailerren erakustaldia. Erakusketa. Proiekzioak.
  • Asteazkena, ekainaren 6: Tailerren erakustaldia. Erakusketa. Proiekzioak.
  • Osteguna, ekainaren 7: Tailerren erakustaldia. Erakusketa. Proiekzioak.
  • Ostirala, ekainaren 8: Tailerren erakustaldia. Erakusketa. Proiekzioak.
  • Larunbata, ekainaren 9: Tailerren erakustaldia. Erakusketa. Proiekzioak.

Igandea, ekainaren 10: Erakusketa kenduko da. Jardunaldien amaiera.