Iñaki Fernandez Iturmendiren ‘Atabal’ lanak irabazi du aurtengo Madalenetako kartel lehiaketa

Atabal izeneko irudiak irabazi du aurtengo Madalenetako Kartel Lehiaketa. Iazko garaile berbera da lan honen autorea: Iñaki Fernandez Iturmendi, Nafarroako Arre herrikoa.

Epaimahaiak  42 lanen artean (iaz baino sei lan gehiago) aukeratu behar izan du lehiaketaren garailea. Erabakia gaur jakinarazi da Errenteriako Udaletxean.

Fernandezek, Madalenak iragarriko dituen kartelaren egilea izateko ohoreaz gain, 1.050 euroko saria irabazi du ere.

Argazkia: Hitza