Errenteriako Ingurumeneko Aholku Kontseiluak bihar hasiko du bere ibilbidea

Bihar Errenteriako Ingurumeneko Aholku Kontseilua abiatu egingo da arratsaldeko 19:00tan Reina Aretoan burutuko den ekitaldi batetan.

Kontseilua mota anitzetako 23 elkarteen parte hartzearekin eratuko da (ekologistak, mankomunitateak, auzo elkarteak, alderdi politikoak…) eta bere lehen bileran Udal Ingurumen Departamentuak gaur egun jorratzen ari diren lan-ildoak jakinaraziko ditu.

Lehen topaketa honetan Kontseiluan kide partikular berrien sarrerari buruz ere hitz egingo da. Bukatzeko, Errenterian hondakinen kudeaketa eta bilketari buruzko analisi eta parte hartze prozezu baten hasieraren berri emango da.

Bilerara Julen Mendoza alkatea eta Jose Manuel Ferradas Ingurumeneko zinegotzia azalduko dira. Ferradas Ingurumeneko Aholku Kontseiluko presidente da aldi berean.

Udal Ingurumeneko Departamentuak ospatu egin du Kontseiluaren abiaraztea, hori baitzen bere helburu nagusietako bat aurten. Modu berean, Ingurumen arloak bihar hiritargoaren parte hartzea ahalbidetzeko pauso berri bat emango dela uste du, beharrezkoa den pausoa, baina ez dena lehenengoa izango.

Izan ere, araudi egitasmoa burutzeko parte hartze handi bat izan zen hiritarren ekarpenen bidez. Udal talde politikoen eta hainbat kolektibo zein norbanakoen ekarpenak jaso ziren ere. Ingurumeneko Departamentuak azaldu duenez, ekarpenen gehiengo zabala araudian sartu dira.

Bukatzeko, departamentuak espero du Kontseilua eratzeko egindako lan guztiak balio izatea Errenteriako ingurumenean hobekuntzak eta gure ingurunearekiko errespetua sustatzeko.