‘Trail Running’ irteera bat antolatu du Udal Kirol Patronatuak

Ekainaren 9an (larunbata), Serviocio SL Fanderiako Igerilekuen eta Galtzarabordako Kiroldegiaren kirol ustiapenaren enpresa adjudikazio-hartzaileak antolatuta, irteera bat antolatu du Ulia menditik.

Ibilbideak San Pedroko Faro de la Plata ingurutik izango da, honi bi buelta emango zaizkio, 13,5 kilometro osatuz. Bertan, asfaltatutako pistak eta mendi-bideak tartekatuko ditugu.

Irteera goizeko 10,00etan izango da, San Pedroko Frontoitik. Izena emateko eta informazio gehiago Fanderiako eta Galtzarabordako kirol instalazioetako harreretan. Telefonoak: 943.44.96.90 (Galtzaraborda) eta 943.34.44.23 (Fanderia).