Galtzarabordako jubilatuen elkarteak testamentuei buruzko solasaldia antolatu du

Galtzarabordako “El Parque” jubilatuen elkarteak jakinarazi du testamentuei buruzko hitzaldi-solasaldia izango dela elkartearen lokaletan, ekainaren 11n (astelehena), 17:00etan.

Hitzaldia auzoko guztientzat izango da, eta bertan honako gaiak argituko dira: zer da testamentu bat? zergatik egin behar da oinordekoen adierazpena? zer da oinordetza banatzea?.