Txernobileko istripuaren ondorioei buruzko emanaldia izango da gaur Niessen Auditorioan

Eguzki talde ekologistaren ekimenez ‘La Zona’ filmearen emanaldia izango da gaur Errenteriako Niessen Auditorian, 19:00tan.

Filme honek Txernobileko istripu nuklearraren ondorioak aztertzen ditu eta produkzio honen egileak eta Chernobil Elkarteko kideak etorriko dira aurkezpena egitera.

Sarrerek 2 euroko prezioa izango dute eta Arkaitza tabernan, Xenpelar kultur dendan eta egun berean ordubete lehenago aretoan bertan erosi ahal izango dira.