Errenteriako kaleak ‘chic’ bihurtzeko prozesu irekia abian da

Errenteriako horma eta txokoak chic eta polit bihurtzeko asmoarekin abian jartzen den egitasmoa da Hormachic. Kabia Espazio Kreaktiboan eratzen ari den ekimena da hau, bilera irekien bitartez.

Muralak, grafittiak, mosaikoak eta bestelako interbentzioak gauzatu nahi dituzte ekimen artistiko honen bultzatzaileek.

Orain arte adostutakoaren arabera, herriko mapa batean pareta eta espazioak puntuen bitartez identifikatuko dira, puntu horietan lekuaren argazkia eta deskribapena jarriko delarik.

Hortik aurrera denen eskura egongo da espazio hori hobetzeko ekarpenak egitea.

Hormachic egitasmoari buruzko informazio, bilera data eta irudi gehiago Kabia Espazio Kreaktiboaren webgunean aurkituko dituzute.