Urrezko ezteiak egiten dituztenei Madalenetan omentzeko deialdia egin du Udalak

Urreko ezteiak egiten dituzten errenteriarrak Madalenetan ekitaldi batetan parte hartzera gonbidatu ditu Udalak, urtero bezala.

Ekitaldi honekin omenaldi bat egiten zaie 50 urte elkarrekin igaro dituzten bikoteei.

Parte hartu nahi dutenei ekainaren 23a baino lehen jakinaraztea eskatzen zaie Udaletik. Horretarako 943 44 96 11 telefonora deitu dezakete edo alkatetza@errenteria.net helbide elektronikora idatzi.