Kaputxinoetako erretiratuen elkarteak testamentuei buruzko hitzaldia antolatu du

Kaputxinetako “San José” jubilatuen elkarteak jakinarazi nahi du testamentuei buruzko hitzaldi-solasaldia izango dela elkartearen lokaletan, ekainaren 18an (astelehena), 17:00etan.

Bertan honako gaiak argituko dira: zer da testamentu bat? zergatik egin behar da oinordekoen adierazpena? zer da oinordetza banatzea?.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hitzaldia auzoko guztientzat izango da.