Madalenetan Udaltzaingoaren laguntzaileak kontratatzeko deialdia ireki da

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Errenteriako Udalak hainbat pertsona kontratatuko ditu Madalenetan Udaltzaingoaren laguntzaile gisa aritzeko.

Aurkeztu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dira: 18 urte eginak izatea, kontratuaren hasiera datan langabezian egotea eta  euskaraz hitz egiten jakitea.

Era berean, lehentasuna izango dute gure herrian gutxienez hiru hilabete aurretik erroldatuta dauden pertsonek.

Eskabideak Udaletxe honetako Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, NAN agiriaren eta lana eskatzeko txartelaren fotokopiekin batera. Aurkezteko epea ekainaren 18tik 29ra bitartekoa (biak barne).