Etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria jarri dute martxan

Ekainaren 18tik aurrera Errenterian etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria jarriko da martxan. Egitasmo hau ahozko komunikazioari zuzenduta dago eta mahai baten inguruan eserita, hasieratik eguneroko bizitzako hitzak eta esamoldeak ikasi eta erabiliko ditugu, parte hartzaileei interesatzen zaizkien gaiak kontuan hartuz.

Taldea astelehenetan, arratsaldeko 16:30ean, Lau Haizetara Euskara Elkartearen egoitzan (Euskotren geltokiaren parean) bilduko da. Klaseak dohain izango dira eta aurretik ez da beharrezkoa izango izena ematea. Ez da ikastaro mugatu bat izango. Talde iraunkor bat sortzea da asmoa eta urte osoan zehar parte-hartzaile berriak sartzeko aukera  izango da. Parte-hartzaileek bileretan parte hartu ahal izateko umeen zaintza behar baldin badute, ordu berean eta leku berean haurrentzako jarduerak antolatuko dira.

Euskarazko komunikazioa bilera horien ‘erdigunea’ izango da, baina aldi berean herritarren arteko elkarbizitza eta kulturen arteko ezagutza bultzatu nahi ditugu egitasmo honen bidez.  Horrexegatik parte hartzeko interesa duten euskaldunak ere ongi etorriak izango dira, bai asteroko bileretan eta bai hilean behin antolatzeko asmoa ditugun kantaldi edo beste motako kultur ekintzetan.

Egitasmoaren antolatzaileak, Gipuzkoako beste herri batzuetan ere etorkinentzako euskara taldeak dinamizatzen duen BANAIZ BAGARA elkartea da eta Errenteriako Udaleko Euskara  Departamentua dira.

Informazio gehiago: BANAIZ BAGARA Elkartea, Petra Elser, 645 733 818

Errenteriako Euskara  Departamentua, 943 449 613