Madalenetako Jai Batzorde herritarra ostiralean bilduko da Xenpelar Etxean

Madalenak antolatzen diharduen herritarrez osatutako jai batzordeak bilera irekia burutuko du ostiral honetan  18:00etan Xenpelar Etxean, gure herriko festak taxutzeko.

Orain arte hainbat bilera burutu ditu batzorde honek, 45 elkartek parte hartu dutelarik jaien antolaketaren prozesuan eta jadanik erabaki ugari hartu dituzte, aurrekontuen banaketari dagokionez, adibidez.

Bideo honetan jai batzordearen bilkuretako bat ikusi dezakezute.